221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2956/2019 EBAZPENA, urriaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Francisco José Negro Roldán jauna, Zerga Aferen Ataleko burua (plantilla organikoan 8054 zenbakia duen lanpostua).

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario den Francisco José Negro Roldán jauna Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Zerga Aferen Ataleko buru izendatu zen sei urterako; lanpostu hori 8054 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.

Urriaren 16ko 256/2019 Foru Dekretuaren bidez, Francisco José Negro Roldán jauna Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendari izendatu zuten. Izendapenak 2019ko urriaren 17tik aurrera ditu ondorioak. Horren arabera, 2019ko urriaren 16a da aurretik aipatutako ataleko burutzan aritzeko azken eguna.

Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du merezimendu-lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barrenean funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Francisco José Negro Roldán jauna, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Zerga Aferen Ataleko burua; lanpostu hori 8054 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan. 2019ko urriaren 16a da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau igortzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1913614