221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

6-18/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Untzitiko Udalak, 2019ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 6., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17. eta 18. aldaketak 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, lehenengo lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Untzitin, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1913463