221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, osoko bilkurak 2019ko urriaren 17an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 13.659,60 euroko kreditu-gehigarriaren espedientea 2019ko gastuen aurrekontuko 1.1510.6090002 partidan (Kaleak urbanizatzea). Honela finantzatuko da:

Partida hauek gutxituz:

1.4250.21300 Instalazioen mantentze-lanak: 3.659,60 euro.

1.9250.4820001 Zenbait dirulaguntza: 10.000 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Biurrun-Olkotzen, 2019ko urriaren 24an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L1913519