221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

U.A.2.19 exekuzio unitateko birzatiketa proiektua
eta hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2019ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Iguzkitzako Kontzejuko (Iguzkitzako Barrutia) U.A.2.19 exekuzio unitateko (4. poligonoko 710. lurzatia) birzatiketa proiektua eta hirigintza-hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren %10eko lagapena Udalari dirutan ordaintzeko, Eladio Pascual Forondak eta Ingrid Vindel Pérezek sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, honako xedapen hauetan jasotakoaren ondorioetarako: Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 149. artikulutik 156.era bitartean, 168. artikulutik 170.era bitartean eta 72., 74. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan eta lege horren testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 95.3.b), 96.3.c), 25. eta 26. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan.

Iguzkitzan, 2019ko urriaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1913605