221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1163/2019 EBAZPENA, urriaren 24koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako Laguntza Ataleko buru den M.ª Jesús Chueca Guindulain andrearen izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 1234/2018 Ebazpenaren bidez, M.ª Jesús Chueca Guindulain andrea Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako Laguntza Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

M.ª Jesús Chueca Guindulain andrea 2018ko azaroaren 14an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskaera egin du Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako Laguntza Ataleko buru den M.ª Jesús Chueca Guindulain andrearen bitarte baterako izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da M.ª Jesús Chueca Guindulain andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den M.ª Jesús Chueca Guindulain andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko azaroaren 14tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Pediatriako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau M.ª Jesús Chueca Guindulain andreari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1913632