221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko urbanizazio-ordenantzaren
10. artikuluan. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2019ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorreko urbanizazio-ordenantzaren 10. artikuluan egindako aldaketa. Erabaki hori 2019ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 6an.

Bat eginez Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, zeina aldatu baitzen maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legearen bidez, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da ordenantzaren aldaketa, eta agintzen da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan.

Donezteben, 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1913513