221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, 2019an kultura, kirol eta festa jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdi publikoarena

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 478219.

1.–Xedea.

Deialdi honek xedea du dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Antsoainen diren taldeen ekintza eta jarduerak sustatu eta sostengatzeko, 2019an kultura, kirol eta festa jarduerak egin badituzte.

2.–Laguntzak eskatzeko baldintzak.

Pertsona juridikoak izatea, legeari jarraikiz eratuak eta Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan edo Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan inskribatuak, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.

Irabazi-asmorik ez izatea.

Helbide sozial eta fiskala Antsoaingo udalerrian izatea.

Kultura, kirol edo festa arloko jarduera eta diruz lagundu beharreko proiektuak Antsoaingo udal-mugartean gauzatzea.

Salbuespenez, helbide sozial eta fiskala Antsoainen ez duten legez eratutako entitate, elkarte edo erakundeen proiektuak baloratuko dira, baldin eta diruz lagundu beharreko proiektuak Antsoaingo udal-mugartean gauzatzen badira.

Eguneraturik izatea zerga eta tributu betebeharrak, Nafarroako Gobernuarekikoak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Antsoaingo Udalaren tributuei dagozkienak.

Antsoaingo udal-mugartean aplikatzen diren arau guztiak betetzea.

3.–Eskabidea eta justifikatzeko memoria aurkezteko epea eta tokia.

Eskabidea eta justifikatzeko memoria aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honetan eskabideak aurkezteko ezarritako epea bukatu ondoren garatzen diren jarduerak gainerako jarduerekin batera eskatu beharko dira, baina horien gastuak 2020ko urtarrilaren 15a arte justifikatzen ahalko dira.

Epe horiek luzaezinak izanen dira.

Deialdi publiko hau Dirulaguntzen Base Nazionalean argitaratuko da, eta bere laburpena, berriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erregistro orokorra Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoan dago, Udaletxeko plaza 1, 1. solairuan. Jendea hartzeko ordutegia 8:30etik 14:00etara da, astelehenetik ostiralera.

Erregistro elektronikoaren bitartez ere aurkezten ahalko dira eskabideak, Udalaren web-orrian: www.ansoain.es, “egoitza elektronikoa” fitxan.

Antsoainen, 2019ko urriaren 18an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1913416