221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Xehetasun-azterketa Zurukuaingo 21. poligonoko 140. lurzatian. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Zurukuaingo Kontzejuko 21. poligonoko 140. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Gonzalo Azcona Vidaurrek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita; orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, dokumentua behin betiko onetsirik geldituko da.

Aritzalan (Deierri), 2019ko urriaren 4an.–Alkatea, Eduardo Lezáun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L1913414