221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL

Zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzeko proposamena

2019ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 11n, argitaratu zen Buñuelgo Udalean zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat (C maila) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Bada, bertan aurreikusitako hautaprobak egin direnez, bidezko da argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, epaimahaiak egin duen izendapen proposamena, hain zuzen ere, Eduardo Álvarez Hidalgoren aldekoa.

Interesdunak 15 egun naturaleko epea du, argitalpen honetatik aitzina, Buñuelgo udaletxean aurkezteko deialdiaren 9.3 oinarrian agertzen den dokumentazioa.

Buñuelen, 2019ko urriaren 24an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L1913559