221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

U.A.2.19 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua.
Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2019ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Iguzkitzako Barrutiko U.A.2.19 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Eladio Pascual Forondak eta Ingrid Vindel Pérezek sustatu dute proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko da; hori guztia bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Iguzkitzan, 2019ko urriaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1913604