221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

2018ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean azaroaren 8an argitaratutako iragarkiaren osagarri.

Vianako Udalak, 2018ko abuztuaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2018ko plantilla organikoan.

2018ko urriaren 18ko bilkuran ebatzi ziren jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak; hortaz, behin betiko onetsita gelditzen da aldaketa 2018ko plantilla organikoan.

Mailako osagarria eta lanpostuko osagarria aipatzen ziren Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako behin betiko onespenaren iragarkian, baina maila, berriz, ez zen aipatzen, hori ere onetsi zelarik. Horregatik, iragarkia osatzen da 3-03 lanpostuarentzako onetsitako maila argitaratuta.

Aplikatzeko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.

Vianan, 2019ko urriaren 17an.–Alkatea, M. B. Yolanda González García.

ERANSKINA

Lanpostua: 3-03. Familia-langilea (B motako gidabaimena). (lanaldiaren %81,82). Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostua: %15.

Iragarkiaren kodea: L1913419