221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARE

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Zareko eta Leatxeko Udalek tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua sustatu dute, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatua aplikatuz. Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten berariaz uko egiteko lurrak barruti horretan sartzeari. Jabeek berariaz uko egin ezean, beren jabetza pribatuko lurrak ehiza barrutian sartzeko isilbidezko baimena ematen dutela ulertuko da.

Barrutian sartu beharreko tokiak: Zare eta Leatxe.

Zaren, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, Jesús María Lecumberri Guembe.

Iragarkiaren kodea: L1913520