221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa Udal Planeko UO-12 exekuzio unitatean.
Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2019ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onartu zuen Martzillako Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketa UO-12 exekuzio unitatearen mugaketari buruz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2019ko urriaren 25ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1913595