221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurretan laborantzan aritzeko kanonaren 2019ko errolda

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko urriaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen onestea herri-lurretan laborantzan aritzeko kanonaren 2019ko errolda, 2018ko urriaren 1etik 2019ko irailaren 30a arte egindako aprobetxamenduari dagokiona, 647.259,93 eurokoa baita. Halaber, borondatezko diru-bilketarako epe hau ezartzea erabaki zuen: 2019ko urriaren 21etik abenduaren 5era bitarte.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Dena dela, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, kobrantzarako izendatua den finantza entitatera igorriko da ordainagiria.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere eta, hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboan; beraz, jarraian ematen diren errekurtsoetakoren bat aurkez daiteke haren kontra. Hala ere, ezin izanen da errekurtsorik jarri beste bat ebazteko tramitean dagoen bitartean, hura espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko urriaren 21ean.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1913462