221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2019ko aurrekontuan 13, 14, 15, 16 eta 17. aldaketak egiteko espedienteak. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko urriaren 24an egindako osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, hasiera batez onetsi zituen entitate honetako 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarrean 13, 14, 15, 16 eta 17. aldaketak egiteko espedienteak.

Aipatutako espedienteak interesdunen eskura daude, azter ditzaten eta aukera izan dezaten bidezko alegazioak aurkezteko, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2 eta 33.2 artikuluekin.

Noain Elortzibarren, 2019ko urriaren 24an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1913597