221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

257/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 23koa, María Mercedes Rodrigo Solanas andrea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36 artikuluari jarraikiz, zerbitzuko zuzendarien izendapena eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuak libreki eginen ditu, foru dekretu bidez, departamentuaren titularrek proposaturik.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hiruan egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Mercedes Rodrigo Solanas andrea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko urriaren 23an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F1913542