221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3636/2019 EBAZPENA, urriaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 8ko 3396/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi zen espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta, egokia denean, horiek aintzakotzat harturik, bidezko da espezialitate berriak eskuratu dituzten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea.

Bestetik, bidezko da inongo espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 35/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskin gisa ageri da.

2. Inongo espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskin gisa ageri da.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

4. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Deialdien Atalera eta Titulazioak Aztertzeko Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2019ko urriaren 28an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

I. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoan espezialitate berriak eskuratu dituzten funtzionarioak

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

ESPEZIALITATEA

BEJARANO

ELIZAGARAY

M. NIEVES

LEHEN HEZKUNTZA

ETXEBESTE

ADURIZ

ELAIA

LEHEN HEZKUNTZA

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

FRANCISCOENEA

BULDAIN

XABIER

ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA

IGLESIAS

ALVAREZ

BEATRIZ

LEHEN HEZKUNTZA

ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA

LOS ARCOS

GARCÍA

ALMUDENA

LEHEN HEZKUNTZA

ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA

NUIN

JIMÉNEZ

FCO. JAVIER

LEHEN HEZKUNTZA

SANTESTEBAN

EUGUI

GORKA

LEHEN HEZKUNTZA

GORPUTZ HEZKUNTZA

ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA

SANTESTEBAN

MARIÑELARENA

OIHANA

LEHEN HEZKUNTZA

EUSKARA

YARZA

ARABOLAZA

OIHANE

LEHEN HEZKUNTZA

II. ERANSKINA

Maisu-maistren kidegoan espezialitate berririk eskuratu ez duten funtzionarioak

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

ESPEZIALITATEA

OHARRAK

HIGUERAS

GOÑI

IÑIGO

EZ DA NAFARROAKO FUNTZIONARIOA

IRASTORZA

GUERRICO

MAIDER

EUSKARA

EZ DA NAFARROAKO FUNTZIONARIOA

MARTIN

NUÑEZ

M. CONSOLACIÓN

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

EZ DU FROGATU HEZKUNTZA BEREZIKO AZPIATALA EDO HORREN BALIO BEREKORIK

MUTUBERRIA

ESTANGA

AINHOA

HAUR HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZA PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA EUSKARA

EZ DA NAFARROAKO KARRERAKO FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F1913824