221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3644/2019 EBAZPENA, urriaren 29koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 30eko 247E/2019 Foru Agindua eta urriaren 21eko 271E/2019 Foru Agindua gauzatzen dituena.

Hezkuntzako kontseilariaren irailaren 30eko 247E/2019 Foru Aginduaren bidez gora jotzeko errekurtso bat baietsi zen, Iñigo Iturralde Eliceche jaunak jarritakoa Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 8ko 2900/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduren espedientea (Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren prozedura horiek).

Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 21eko 271E/2019 Foru Aginduaren bidez gora jotzeko errekurtso bat baietsi zen, Mikel Iturralde Eliceche jaunak jarritakoa Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 8ko 2900/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduren espedientea (Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren prozedura horiek).

Foru agindu horien bidez, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari eskatzen zaio Iñigo Iturralde Eliceche jauna eta Mikel Iturralde Eliceche jauna sar ditzala Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 8ko 2900/2019 Ebazpenean, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario gisa, Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak (euskaraz) espezialitatean, horrek dakartzan ondorio guztiekin.

Horrenbestez, foru agindu horiek gauzatzeko, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 8ko 2900/2019 Ebazpenaren eranskina aldatzea, eta hartan sartzen dira Iñigo Iturralde Eliceche jauna eta Mikel Iturralde Eliceche jauna. Praktikaldian “Gai” kalifikazioa ematen zaie, eta, hortaz, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario izendatzen dira, Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak (euskaraz) espezialitatean. Izendapenak 2019ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren irailaren 2ko 35/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 8ko 2900/2019 Ebazpenaren eranskina aldatzea, eta hartan sartzea Iñigo Iturralde Eliceche jauna eta Mikel Iturralde Eliceche jauna. Ebazpen horren bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen prozeduren espedientea (Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 6ko 850/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren prozedura horiek).

2. Iñigo Iturralde Eliceche jaunari eta Mikel Iturralde Eliceche jaunari “Gai” kalifikazioa ematea hautapen prozeduretako praktikaldian.

3. Iñigo Iturralde Eliceche jauna eta Mikel Iturralde Eliceche jauna Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionario izendatzea, Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak (euskaraz) espezialitatean. Izendapenak 2019ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

4. Ebazpen hau Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko karrerako funtzionarioen tituluak eman ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Idazkaritza Tekniko Nagusira, Deialdien Atalera, Langileriaren Plantilla Bulegora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, eta interesdunei.

Iruñean, 2019ko urriaren 29an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F1913701