221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, “Julián Romano Ugarte” musika eskolan musika ikasketak egiteko banakako dirulaguntzen deialdiarena. 2019-2020 ikasturtea

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitara ematen da; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 479048.

–Xedea: Banakako dirulaguntzen esleipena Lizarrako “Julián Romano Ugarte” musika eskolan 2019-2020 ikasturtean matrikulatutako ikasleei, espedienteko oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.

–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 9.600 euro.

–Laguntzak eskatzeko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 2019ko azaroaren 30a arte, musika eskolaren udal erregistroan, Lizarrako udaletxean edo legez aurreikusitako beste edozein tokitan.

–Onuradunak: Lizarrako “Julián Romano Ugarte” musika eskolan matrikulatutako ikasleak; Lizarran erroldatuta egon behar dute.

–Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako “Julián Romano Ugarte” musika eskolan.

Lizarran, 2019ko urriaren 24an.–Zinegotzia, Javier del Cazo Cativiela.

Iragarkiaren kodea: L1913584