221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03848 JV/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Baztango Udala, - I.F.Z.: P 3105000H.

Helbidea: Foruen Plaza, z.g., Elizondo. 31700 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko 2 erreka eta Bidasoa.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Bidasoa - 1.0100.

Tokia: Arraioz.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Arraioz herriari hornidura emateko garraiobide bat egin behar da, 63 mm-ko diametroa duen PEAA hodia eramateko zanga bat. Erreka bi aldiz zeharkatu behar da erreka-ohearen azpitik, ubidearen sestraren azpitik metro batera; Baztan ibaia ere behin zeharkatu behar da pasabide batetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko urriaren 28an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1913627