221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Udalaren Musika Eskolak ematen duen zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2019ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren Musika Eskolak ematen duen zerbitzuagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murchanten, 2019ko urriaren 24an.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1913551