221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

274/2019 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, “José Lázaro Galdiano” 2019ko edizio saria ematen diona, kategoria orokorrean, Bartzelonako RM Verlag argitaletxeari, Remembering the future lanaren argitalpenagatik, eta, bibliofiliako liburuaren kategorian, Iruñeko Liber Ediciones argitaletxeari, Nikolas Makiaveloren El Príncipe lanaren argitalpenagatik.

Martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuak “José Lázaro Galdiano” edizio saria sortu zuen, José Lázaro Galdiano Nafarroako argitaratzaile eta bibliofilo prestuaren ohorean, aintzat hartzeko, alde batetik, liburuen edizioaren kalitatea, eta, bestetik, artea –esanahi zabalenean ulerturik– aztertzen duen ikerketa historikoa eta saiakeragintza.

Lanak aurkezteko baldintzak eta saria emateko prozedura ezartzen ditu aipatutako foru dekretuak. Halaber, sariduna proposatzeko eskumena ematen dio epaimahaiari, zeina Nafarroako Gobernuaren, Lázaro Galdiano Fundazioaren eta Beireko Udalaren ordezkariek eta artearen arloko teknikari aditu batzuek osatzen baitute. Foru Dekretuan xedatzen denez, kide anitzeko organo horrek emateko proposamena igorri behar dio Nafarroako Gobernuko lehendakariari.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren ekainaren 28ko 39/2019 Foru Aginduaren bidez, 2019ko “José Lázaro Galdiano” edizio sarirako deia egin zen, oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta bi kategorien sarietarako 6.000 euroko gastua baimendu zen (3.000 euro kategoria bakoitzeko).

Epaimahaiak, 2019ko urriaren 4an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen proposatzea “José Lázaro Galdiano” 2019ko edizio saria eman dakiola, kategoria orokorrean, Bartzelonako RM Verlag argitaletxeari, Remembering the future lanaren argitalpenagatik, eta, bibliofiliako liburuaren kategorian, Iruñeko Liber Ediciones argitaletxeari, Nikolas Makiaveloren El Príncipe lanaren argitalpenagatik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko urriaren hogeita hamarrean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. “José Lázaro Galdiano” 2019ko edizio saria ematea, kategoria orokorrean, Bartzelonako RM Verlag argitaletxeari (IFK: B-63094114), Remembering the future lanaren argitalpenagatik, eta, bibliofiliako liburuaren kategorian, Iruñeko Liber Ediciones argitaletxeari (IFK: A-31240872), Nikolas Makiaveloren El Príncipe lanaren argitalpenagatik.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta RM Verlag argitaletxeari eta Liber Ediciones argitaletxeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913719