221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

21/2019 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, Unibertsitateko zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 18/2019 Ebazpenean antzemandako akats materialak zuzentzen dituena; ebazpen horren bidez unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken deialdi orokorra onetsi zen, 2019-2020 ikasturterako.

Unibertsitateko zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 18/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken deialdi orokorra onetsi zen, 2019-2020 ikasturterako. Ikusirik akats materialak daudela, bidezkoa da haiek zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Antzemandako akats materialak zuzentzea unibertsitateko ikasketak egiten dituzten ikasleendako beken deialdi orokorra 2019-2020 ikasturterako onesten duen Unibertsitateko zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 18/2019 Ebazpenean, honela:

1.–7. oinarrian (Betebehar ekonomikoak), 7.2 apartatuan (Familiaren errenta erabilgarria), b puntuan,

Honako hau dioen tokian:

“Ondorio praktikoetarako, banakako errenta kalkulatuko da 2017ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion laukitxoekin eragiketa hauek eginez:”

Honako hau behar du:

“Ondorio praktikoetarako, banakako errenta kalkulatuko da 2018ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion laukitxoekin eragiketa hauek eginez:”

2.–6. oinarrian (Baldintza akademikoak), apartatu berri bat gehitzea:

“6.16.–Beka edo ikasketarako laguntza lortzen duten ikasleei, 2018-2019 ikasturteko irakasgai edo kredituren bat gainditu gabe gelditu bazaie matrikulatuta zeudenetatik, eta betiere denbora osoko ikasleak badira (ikus 6.3 oinarria), bakarrik %70 ordainduko zaie eskubidea duten kontzeptu guztietan, eskatzailearen errentaren tartearen arabera.”

2. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko urriaren 25ean.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F1913902