221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoa bete dadin (ostegunez, 1995eko uztailaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Erregelamendu hori), hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, legez eskatzen diren baldintzak beterik, udalerri honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan, han emanen baitzaizkie dagokien eskabidea eta argibideak.

Aranaratxen, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1913581