221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

692/2019 EBAZPENA, urriaren 18koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nuria Madoz Zubillaga andrea Azpiegiturak Kudeatzeko Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzari atxikirik.

Urriaren 1ean, Ramón Santesteban Úriz jauna erakunde autonomo honetako Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren zuzendariorde izendatu zuten irailaren 25eko 240/2019 Foru Dekretuaren bidez, eta hutsik gelditu zen ordura arte betetzen zuen Azpiegiturak Kudeatzeko Ataleko burutza. Institutuak proposatzen du burutza hori Nuria Madoz Zubillaga andreak hartzea, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari atxikita dagoen B mailako funtzionarioak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du ezen, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaiola.

Horrenbestez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena jasota, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuaren 12 ñ) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nuria Madoz Zubillaga andrea Azpiegiturak Kudeatzeko Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzari atxikirik.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 18an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Ángel Pozueta Uribe-Echeverría.

Iragarkiaren kodea: F1913450