221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2019ko 3., 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko irailaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen entitate honen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko 3/2019, 4/2019, 5/2019 eta 6/2019 espedienteak.

Erabaki hori 2019ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ean.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onesten da.

3/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia 4. kapituluko (Transferentzia arruntak) gastuen 5 partidatan, honako zenbateko hauek dituztenak: 270,00 euro, 270,00 euro, 12.020,00 euro, 2.020,00 euro eta 270,00 euro. Diruzaintzako gastu orokorretarako 14.850,00 euroko gerakinarekin finantzatuko da.

4/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu-gehigarria 2. kapituluko (Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak) gastuen partida batean, 2.284,82 eurokoa. Diruzaintzako gastu orokorretarako 2.284,82 euroko gerakinarekin finantzatuko da.

5/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu-gehigarria 4. kapituluko (Gastu arruntak) gastuen partida batean, 2.500,00 eurokoa. Diruzaintzako gastu orokorretarako 2.500,00 euroko gerakinarekin finantzatuko da.

6/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia 7. kapituluko (Kapital-transferentziak) gastuen 5 partidatan, haietako bakoitza 25.000,00 eurokoa. Diruzaintzako gastu orokorretarako 125.000,00 euroko gerakinarekin finantzatuko da.

Noain Elortzibarren, 2019ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1913412