221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1108/2019 EBAZPENA, urriaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Beatriz Gaya Moriones andrea, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.1 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat beteko direla osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateetako burutzak.

Aipatutako estatutuen 16. artikuluko i) letraren arabera, zuzendari kudeatzaileari dagokio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako unitate organikoen burutzak betetzeko bitarte baterako izendapenak egitea, eta, hala behar denean, haiek kargutik kentzea, erregelamenduzko sistemaren bidez betetzen ez diren bitartean.

Espedienteari erantsi zaio kargutik kentzea eragin duten arrazoiak justifikatzeko dokumentazioa.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Beatriz Gaya Moriones andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Ebazpen hau Beatriz Gaya Moriones andreari jakinaraztea, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1913326