221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Garisoaingo UE 4.6ko eta SL 4.2ren zati bateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

2019ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi ziren Garisoaingo UE 4.6ko eta SL 4.2ren zati bateko konpentsazio batzordearen estatutuak.

Aipatu erabakia 2019ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an, eta interesdunei jakinarazi zitzaien.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

2019ko urriaren 7ko osoko bilkuran behin betiko onetsi ziren Garisoaingo UE 4.6ko eta SL 4.2ren zati bateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Horrek berarekin dakar jabeak konpentsazio sisteman automatikoki sartzea eta batzordearen eta administrazio jardulearen erabakiei lotuta egotea.

Ukitutako jabeek gehienez hiru hilabeteko epea dute konpentsazio batzordea eratzeko eskritura publikoko egilespenaren bidez.

Muetzen, 2019ko urriaren 7an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L1913410