221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Hiri-jarduketarako plan berezia Antso Jakitunaren karrikako
25. zenbakian. Behin betiko onespena

2019ko 184. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 18an, argitaratu zen Antso Jakitunaren karrikako 25. zenbakirako hiri-jarduketarako plan berezia hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurrean egon den bitartean, alegazio bat aurkeztu da, baina alegazioa ezestea erabaki da, eta, hortaz, behin betiko onetsitzat jo da Antso Jakitunaren karrikako 25. zenbakirako hiri-jarduketarako plan berezia; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin bat etorriz.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Los Arcosen, 2019ko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1913512