221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

115/2019 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 96/2019 Ebazpenean antzemandako akats materiala zuzentzen duena; ebazpen horren bidez derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra onetsi zen, 2019-2020 ikasturterako.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 96/2019 Ebazpenaren bidez, derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra onetsi zen, 2019-2020 ikasturterako. Ikusirik akats material bat dagoela, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Antzemandako akats materiala zuzentzea derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra 2019-2020 ikasturterako onesten duen Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 96/2019 Ebazpenean, honela:

1.–7. oinarrian (Betebehar ekonomikoak), 7.2 apartatuan (Familiaren errenta erabilgarria), b puntuan,

Honako hau dioen tokian:

“Ondorio praktikoetarako, banakako errenta kalkulatuko da 2017ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion laukitxoekin eragiketa hauek eginez:”

Honako hau behar du:

“Ondorio praktikoetarako, banakako errenta kalkulatuko da 2018ko ekitaldiko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagozkion laukitxoekin eragiketa hauek eginez:”

2. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuari, Inklusio eta Berdintasun Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko urriaren 25ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1913887