221. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

2020rako zerga-tasak

Ukarko Udalak, 2019ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2020ko ekitaldirako zerga-tasak; hona hemen:

1.–Lurraren gaineko kontribuzioa:

1.1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,219.

1.2.–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: ez da aldatu.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga: tarifa ofiziala.

6.–Herri-lurretako aprobetxamenduak:

6.1.–Kanonaren igoera: %0,00.

6.2.–V motako baratzeen kanona: 60 euro.

6.3.–F motako baratzeen kanona: 70 euro.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Ukarren, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L1913468