88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

40E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 17koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, 2024an euskara eta haren presentzia soziala sustatzeko irabazi-asmorik gabeko entitateentzako laguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 755566.

146/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 3ko 283E/2024 Foru Aginduko akatsak zuzentzen dituena. Foru agindu horren bidez oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia onesten da. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 752640.

39E/2024 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzak emateko deialdi bat onesten baita Nafarroako toki erakundeek (udalek eta kontzejuek) obrak egin ditzaten IkasNOVA geletarako guneak birmoldatzeko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 750206.

58E/2024 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera batez onesten baitira Determinazio Libreko Programaren onuradun diren udalerri eta kontzejuen zerrenda eta haietako bakoitzari 2024ko ekitaldian dagozkion zenbatekoak.

69E/2024 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez "Eraikinetan energia-efizientziaren ziurtapenak egiteko laguntzak" emateko deialdia onesten baita. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 752043.

996E/2024 EBAZPENA, apirilaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpena eta haren oinarri arautzaileak indarrik gabe uzten dituena, eta 2024an zehar enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena. DDBN identifikazioa: 748437.

190/2024 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2024. urtean abeltzaintza-ustiategietako ordezpen-zerbitzuetarako laguntzak emateko deialdia onesten duena. Identifikazioa: 754340.

191/2024 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia onesten baita abeltzaintzaren sektoreari laguntzak emateko, liburu genealogikoak mantentzeko eta arraza ez-autoktonoetako abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, 2024. urterako. DDBN identifikazioa: 754336.

192/2024 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2024. urtean abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko deialdia onesten duena, gaitzak prebenitzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko osasun programak egiteagatik. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 754332.

227/2024 EBAZPENA, apirilaren 24koa, zeinaren bidez aldatzen baita 155/2024 Ebazpena, martxoaren 19koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2024an uzta heldugaberako laguntzen deialdia onesten duena, Nafarroako Foru Komunitatean, bat etorriz urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuaren II. kapituluko 3. atalean ezarritakoarekin.

223E/2024 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat, hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten, Ebro Resilience Estrategiaren barruan eta Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 751429.

231E/2024 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdi bat, Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuaren aurrean babesteko eta egokitzeko eta ingurumenean integratzeko jarduketak garatu ditzaten, Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. DDBN identifikazioa: 751470.

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

65C/2024 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Leitzako Torraspapel SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

66C/2024 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita SAS AUTOSYSTEMTECHNIK SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduren deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean

IRUÑA
–UDALEKO HAUR ESKOLAK–

24-00246 gora jotzeko errekurtsoa, honako honen oinarrien kontra: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin dietista-nutrizionista / sukalde koordinatzailearen lanpostu huts bat

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2024rako tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

ALLIN

Egoitza elektronikoa sortzea

ARANGUREN

Enkante bidez saltzea 24 aparkaleku-plaza, kokatuak daudenak Mutiloartea sektoreko 20. eta 21. partzeletan (Anaitasuna etorbidea, 19, 21, 23 eta 25, eta Anaitasuna etorbidea, 11, 13, 15 eta 17)

Jarduera-lizentziaren eskaera. Prestalekua

ARELLANO

Aldaketa, kale-bideen eta espazio publikoen garbiketa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

ARROITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa funtsezkoa. Trujal Mendía

ARTAXOA

Ordenantza, Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

ARTAZU

Aldaketa, Udalaren bazkalekuetako larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

2024rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuetarako mekanika, txapa eta elektrizitate lantegia

Jarduera-lizentzia ematea. Garajea eta ibilgailuak konpontzeko lantegia

Jarduera-lizentzia ematea. Eskaladarako boulderra

BUÑUEL

Ordenantza, udal igerilekuen eta horien instalazio osagarrien erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

CAPARROSO

Aldaketa, honako honetan: ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko

Jarduera-lizentziaren eskaera. Material eolikoaren biltegia

CÁRCAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajea

ESTERIBAR

Hitzarmena, eguneko zentroa ezartzetik eratorri diren gizarte-zerbitzuak zuzenean kudeatu daitezen tokiko merkataritza-sozietate gisa. Hasierako onespena

ETXAURI

Aldaketa, auzolana arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

LEITZA

2024. urteko 4. aurrekontu aldaketa. Behin betiko onespena

MARTZILLA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

MURIETA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Produktu fitosanitarioen biltegia

ORKOIEN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Bilgarriak fabrikatzea

Jarduera-lizentzia ematea. Entseguak egiteko gelak

ZANGOZA

Aldaketa, honako honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena, 2024-2025 ikasturterako, Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko. Hasierako onespena

SARTAGUDA

Aldaketa, Hilerriari dagozkion zerbitzuak eta jarduerak egiteko eta Udalaren bestelako hileta zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

SUNBILLA

Jarduera-lizentzia ematea. Ibilgailuak biltegiratzeko eraikina

TRAIBUENASKO KONTZEJUA

2023ko 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

TUTERA

2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jarduera-lizentziaren eskaera. Etxeko gaien txikizkako merkataritza

UGARKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduen enkante publikoa

UNTZUKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

UTERGA

2024rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

VIANA

0000081/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ondare-erantzukizunaren erreklamazioa administrazioaren isiltasunez ustez ezetsi izanaren aurkakoa

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Estatutuetako 6. artikuluan. Behin betiko onespena