88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

192/2024 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2024. urtean abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko deialdia onesten duena, gaitzak prebenitzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko osasun programak egiteagatik. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 754332.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 277/2023 Ebazpenaren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren abereen gaitzak prebenitzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko osasun programak egitearren abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko 2023-2029 aldian.

Elkarte horiek hiru faktoreri esker hobetzen dute produktuen ekoizpen eta osasun maila: profilaxi-programak gauzatu eta horien jarraipena egiteari esker, animalien gaixotasunen aurka borrokatzeari esker eta baldintza higienikoak hobetzeari esker. Ustiategietako osasun programen jarraipenak berekin dakar osasun kontrolak, proba diagnostikoak, laborategiko analisiak edo animalien gaixotasunak detektatzeko beste neurri batzuk, abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteetako albaitarien jardun profesionalari dagozkionak barne.

Abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei abereen gaitzak prebenitzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko osasun programak egiteagatik ematen zaizkien laguntzak Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluan xedatutakoaren araberakoak dira; erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. L 327. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, 2022ko abenduaren 21ekoa.

Kontuan hartuta Europar Batasunaren aurrekontuak 2021-2027 aldia hartzen duela, eta laguntzaren araubide horiek ezartzea aurreikusten duten arau juridikoek iraupen bera izan ohi dutela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aurreikusten du zenbait laguntza kategoria sortzea, orohar, 2029ko abenduaren 31ra artekoak.

Europako Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Foru Komunitateko agintariek emandako informazio laburtua jaso izanaren adierazpena egin zuen, eta salbuetsitako laguntza-neurriari buruzko jakinarazpena erregistratu zuen SA.107659 laguntza-zenbakiarekin.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da behin organo eskudunak dirulaguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Ebazpen honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateak abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko deialdia onesten du, 2024ko ekitaldirako, abereen gaitzak prebenitzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko osasun programak egiteagatik.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea 2024. urtean abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteen laguntzetarako, abereen gaitzak prebenitzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko osasun programak egiteagatik.

2. 2024. urteari dagokion laguntzaren eskabideak aurkezteko epea hilabeteko epean amaituko da, urteko laguntzaren deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

3. Deialdi honetarako, aplikatuko da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 277/2023 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren abereen gaitzak prebenitzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko osasun programak egitearren abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei laguntzak emateko 2023-2029 aldian.

4. Laguntza ekonomikoaren jasotzaileek enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa hartzen dute, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin.

5. Onuradunak Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 277/2023 Ebazpenaren hamalaugarren oinarrian ezarritako gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena aurkeztu beharko du, esteka honen bidez:

https://administracionelectronica.navarra.es/RGE2/gestorinstancia.aspx?idinstancia=2010565

6. Deialdi honen ondoriozko gastuei aurre egiteko, 350.000 euroko gastua baimentzen da, 2024ko Aurrekontu Orokorretako gastu-aurrekontuen "Zenbait espezieren osasun defentsarako elkarteen sustapena" izeneko 710004 71300 4819 412203 partidaren kargura.

7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Dirulaguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

9. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2024ko apirilaren 11n.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2406092