88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

2024rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Utergako Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, aho batez hartu zuen honako

ERABAKIA:

1. Honako zerga-tasa hauek onestea 2024ko ekitaldirako; urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean:

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,29ko tasa bakarra.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 koefizientea.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,5eko tasa.

4.–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak:

  • Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasak:

  • Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %13.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.

2. Ordenantzetan ezarritako tasei eutsiko zaie.

3. Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita administrazio bidean, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita.

Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Utergan, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L2406080