88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa funtsezkoa. Trujal Mendía

Trujal Mendía Sociedad Cooperativa sozietateak eskaera bat sustatu du aldaketa funtsezkoa egiteko jarduera sailkatuaren lizentzian. Aldaketaren xedea da sozietatearen instalazioak handitzea (olibak ehotzeko instalazioak dira, olioa ekoizteko), eta eragina izanen luke 3. poligonoko 759., 772., 786. eta 788. lurzatietan, Arroizko Beortiga industrialdean.

Aditzera ematen da espedientea Idazkaritzan egonen dela hamabost egun baliodunean, hura azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen; hori guztia, bete beharrez xedaturik dagoena martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 59 artikuluan (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2405958