88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Produktu fitosanitarioen biltegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Loquiz sozietate kooperatiboa.

Jarduera: produktu fitosanitarioen biltegia.

Kokapena: Murietako industrialdea, 4. zenbakia (1. poligonoko 664. partzela).

Murietan, 2024ko apirilaren 12an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2405973