2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXAURI
Aldaketa, auzolana arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Etxauriko Udalak, 2024ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Etxauriko auzolana arautzen duen Ordenantzaren 5.1. eta 5.4. artikuluetan.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Etxaurin, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.
Iragarkiaren kodea: L2406041