88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Aldaketa, kale-bideen eta espazio publikoen garbiketa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Arellanoko Udalak, 2014ko otsailaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen kale-bideen eta espazio publikoen garbiketa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea)xedatuari jarraikiz.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arellanon, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Fernando Jesús Busto Méndez.

Iragarkiaren kodea: L2406061