88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Aldaketa, Hilerriari dagozkion zerbitzuak eta jarduerak egiteko eta Udalaren bestelako hileta zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2023ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Hilerriari dagozkion zerbitzuak eta jarduerak egiteko eta Udalaren bestelako hileta zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean, eta 30 egun balioduneko jendaurreko aldia ezarri zen, iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea azter zezaten eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez zitzaten; hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari.

Jendaurreko aldia iragan da, eta ez da erreklamaziorik aurkeztu aldaketaren aurka. Beraz, behin betikoa bilakatzen da hasierako onespenaren erabakia, eta argitara ematen da aldaketaren testu osoa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin. Aldaketa, hain zuzen, aipatu ordenantzaren I. eranskinari dagokio.

Sartagudan, 2023ko abenduaren 22an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

I. ERANSKINA.–TASAK

Ehorzketak.

I.–Ehorzketa berriak:

Nitxoan: 350 euro, dena batera ordainduta. Okupazio epea 25 urte izanen da gehienez.

Kolunbarioan: 100 euro, dena batera ordainduta. Okupazio epea 25 urte izanen da gehienez.

II.–Nitxoak, 10 urtetik 20 urtera:

350 euroren eta aurretik ordaindutakoaren arteko aldea.

III.–Nitxoak, 10 urte ez dutenak:

Aukera hau dute: aurreko erregulazioaren arabera ordaintzen segitzea (18 euroko kuota urtean), 10 urte egin arte, edo 350 euroren eta ordainduta dagoenaren arteko aldea batera ordaintzea 25 urtera luzatuta (15 urte gehiago).

IV.–Nitxoak, 25 urtetik gora daramatenak:

Ez dute ordaindu behar, baina, diru-bilketaren beharra dela-eta, Udalak alokairu-tasa berriaren kobrantza berraktibatu ahal izanen du.

V.–Nitxo, hilobi edo kolunbario batean ehorztea: 60 euro.

VI.–Panteoi partikularrentzat, kobratuko dira, aurreko puntuko 60 euroez gain, erabilitako materialaren gastua eta ehorzketa egiteko behar diren aparteko langileek eragindako gastuak, baldin eta pertsona bat baino gehiago behar bada ehorzketa egiteko.

Hilotzak hobitik ateratzea.

Nitxoan: 120 euro, ateratzen den hilotz bakoitzeko, ordainketa bakar batean.

Hilobian: 120 euro, ateratzen den hilotz bakoitzeko, ordainketa bakar batean.

Bi kasuetan, hala dagokionean, ezarritako zenbatekoaz gain, erabilitako makineriaren eta materialen alokairuak eragindako gastuak gehituko dira, bai eta hobitik ateratzeko behar diren aparteko langileek eragindakoak ere, baldin eta horretarako pertsona bat baino gehiago behar bada.

Kolunbarioan: 60 euro, ateratzen den hilotz bakoitzeko, ordainketa bakar batean.

Nitxo berrian, ehorzketa tasak aplikatuko dira.

Hil-oihalak erabili behar izanez gero, 15 euro kobratuko dira unitateko.

Kutxak erabili behar izanez gero, 25 euro kobratuko dira unitateko.

GORPUZKIAK HOBITIK ATERATZEKO ETA EHORZTEKO XEDAPEN KOMUNAK

Edozein motatako materiala erabiltzeari edo makineria alokatzeari buruzko prezioak ezarriko dira merkatuko prezioen bilakaeraren arabera.

Ehorzketa berriz egin behar bada, 120 euro kobratuko dira hobitik ateratzeagatik, eta beste 60 ehorzketa berriro egiteagatik.

Iragarkiaren kodea: L2406042