88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Jarduera-lizentzia ematea. Eskaladarako boulderra

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:

Lizentzia eman den eguna: 2024-03-15.

Sustatzailea: Centro de Ocio y Escalada SL.

Jarduera: eskaladarako boulderra.

Tokia: Cañada Real kalea 15B, Berriobeiti.

Berriobeitin, 2024ko apirilaren 16an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2406173