88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2024rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

Artazuko Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2024an indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

–Hiri- eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,25.

Onetsi egiten dira kontribuzio-zergako zerga-oinarriaren murrizketak, balorazio-txosten berria onetsi eta hurrengo hiru urteetarako, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 138. artikuluan ezarritako baldintzetan koefiziente hauek aplikatzearen ondorioz:

C1 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN LEHENBIZIKO URTEAN APLIKATZEKOA

C2 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN
INDARRALDIAREN BIGARREN
URTEAN APLIKATZEKOA

C3 KOEFIZIENTEA, TXOSTENAREN INDARRALDIAREN HIRUGARREN URTEAN APLIKATZEKOA

0,75

0,50

0,25

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,50.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: tasa, %12.

Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

Hilerriko zerbitzuak

1.–Ehorzketak:

a) Artazuko Udalean erroldatuak: salbuetsita.

b) Artazuko Udalean erroldatu gabeak: 225 euro.

–Errautsetarako kutxa edo urna: 125 euro.

–Hilobiaren indusketa eskatzailearen kontura izanen da. Udalari eskatzen badio hori egiteko, tasa osagarria ordaindu beharko du, sortutako kostuarena alegia, inolako errekargurik gabekoa.

2.–Hobitik ateratzea:

Ehorzketetarako ezarri den zenbateko bera aplikatuko da.

Ezkontza zibilak egitea

Ezkontza bakoitza: 175 euro.

Tramitazio administratiboak

Agiriak luzatu eta tramitatzea:

I. epigrafea.–Eskabideak eta agiriak.

a) Alderdi batek eskaturik luzatzen den agiri bakoitzeko: 2 euro.

b) Planoak.

Artazu herriko plano bakoitzeko: haren kostua.

II. epigrafea.–Ziurtagiriak.

a) Agirien edo datuen gaineko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 2 euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 33 euro.

c) Txostena, alderdi batek eskaturik, ziurtapenarekin edo gabe: txostenaren kostua.

d) Artxiboko ziurtagiriak, orri bakoitzeko: 4,50 euro.

e) Katastroko orriak eta lurzati zedulak luzatzea: 2 euro.

Ziurtagiriarekin batera planoak eta/edo fotokopiak badoaz –eginbidetuak nahiz eginbidetu gabeak–, I., III. eta IV. epigrafeetatik dagokien tasa ere eskatuko da.

III. epigrafea.–Fotokopiak.

–DIN A-4 fotokopiak: 0,25 euro.

IV. epigrafea.–Konpultsak.

–Agirien konpultsak, orri bakoitzeko: 1 euro.

V. epigrafea.–Inprimakiak.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan( TMIZ), ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ) edo katastroan alta edo aldaketa egiteko inprimakiak: 1 euro.

VI. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantza bakoitza: 6 euro.

–Aurrekontu bakoitza: 6 euro.

–Informazioa CDetan: 6 euro.

VII. epigrafea.–Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.

–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik, txostenaren kostua.

VIII. epigrafea.–Eskola garraiorako baimena.

–Baimen bakoitza: 12 euro.

IX. epigrafea.–Obra-lizentzien espedienteak tramitatzea, baita kanpoko txostenak eskatzen dituztenak ere.

–Txosten bakoitzagatik: haren kostua.

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

X. epigrafea.–Iragarki ofizialak argitaratzea, alderdi baten eskariz tramitatzen diren espedienteetan.

–Aldizkari Ofizialetan iragarkiak argitaratzea: haien kostua.

–Komunikabideetan iragarkiak argitaratzeagatik: haien kostua.

XI. epigrafea.–Alderdi batek eskaturik egiten diren txosten eta kontsultak, kanpora ateratako zerbitzuek emanak edo ebatziak.

–Txosten bakoitzagatik: haren kostua.

–Kontsulta bakoitzagatik: haren kostua.

Udal igerilekuetako prezioak

–Udako denboraldirako tasak:

  • 18 urtetik gorakoak: 67 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 56 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 46 euro.
  • 65 urtetik gorakoak: 46 euro.

–Egun osoko sarrerak:

  • 18 urtetik gorakoak: 7 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 6 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 4,50 euro.

–Astebeterako sarrera:

  • 18 urtetik gorakoak: 25 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 21 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 17 euro.

–Igerilekuetan egun erdiz baizik ez sartzeko:

  • 18 urtetik gorakoak: 4 euro.
  • 11tik 17 urtera arte: 3,50 euro.
  • 3tik 10 urtera arte: 2,50 euro.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Artazun arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Artazun, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, M.ª Rosario Echechipía Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: L2405938