88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Ordenantza, Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2024ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran, aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko onetsi zuen Artaxoako udalerriko etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal-ordenantzaren aldaketa, eta argitara emanen da aldatutako testua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2024ko apirilaren 12an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

ALDAKETA. ORDENANTZA, ARTAXOAKO UDALERRIAN ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

ZIOEN AZALPENA

Honela dioen tokian:

Horretarako, laguntza ekonomikoak ezarri asmo ditu Udalak, haren ahalbideen neurrian, pizgarri izan daitezen jarduketa horiek egiteko 50 urtetik gorako antzinatasuna duten bizitegi-erabilerako eraikinetan, betiere Artaxoako herrigunean badaude.

Honela behar du:

Horretarako, laguntza ekonomikoak ezarri asmo ditu Udalak, haren ahalbideen neurrian, pizgarri izan daitezen jarduketa horiek egiteko 35 urtetik gorako antzinatasuna duten bizitegi-erabilerako eraikinetan, betiere Artaxoako herrigunean badaude.

9. artikulua. Aplikazio-eremua.

Honela dioen tokian:

Laguntzak aplikatuko zaizkie soilik bizitegi-erabilera duten Artaxoako herriguneko eraikinei, baldin eta 50 urtetik gorako antzinatasuna badute eta 2. artikuluan aipatutako obrak egiten bazaizkie.

Honela behar du:

Laguntzak aplikatuko zaizkie soilik bizitegi-erabilera duten Artaxoako herriguneko eraikinei, baldin eta 35 urtetik gorako antzinatasuna badute eta 2. artikuluan aipatutako obrak egiten bazaizkie.

Iragarkiaren kodea: L2405985