88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Estatutuetako 6. artikuluan. Behin betiko onespena

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2023ko apirilaren 27an egin zuen saioan, erabaki zuen hasiera batean onartzea Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuak aldatzea.

Akordioa jendaurrean jarri zen, aurretik iragarkiak kaleratuta dagozkien udaletako iragarki-tauletan, eta epea igaro zen inolako alegaziorik aurkeztu gabe, eta, horrenbestez, 2023ko azaroaren 16an erabaki zen aldaketa hori onartzea, legez exijitutako gehiengoarekin.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak txostena egin zuen, eta udaletako udalbatzen bi herenek baino gehiagok onartu zuten, eta, hala, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluaren arabera, testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratuko da.

Iruñean, 2024ko apirilaren 17an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEAREN ESTATUTUAK ALDATZEA

6. artikulua aldatu da, 8. zenbakia duen atal bat gehituta, mugikortasuna barne hartzeko:

6. artikulua. Aurreko kapituluan xedatutakoez gain, Mankomunitateak udal-eskuduntzak gauzatu ahal izango ditu gai hauetan, aldez aurretik haien titulartasuna hartzen badu:

1. Hirigintzako antolakuntza, kudeaketa, jarduketa eta araudia; etxebizitzak sustatzea eta kudeatzea; parkeak eta lorategiak, hiri-errepide publikoak zolatzea, eta bideak eta landa-bideak zaintzea.

2. Ondare historiko artistikoa.

3. Ingurumena babestea.

4. Hornidurak, hiltegiak, feriak, azokak, eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzea.

5. Hilerriak eta hileta-zerbitzuak.

6. Bideak garbitzea.

7. Kultura- eta kirol-jarduerak edo -instalazioak, aisialdirako jarduerak, turismoa.

8. Mugikortasuna.

Iragarkiaren kodea: L2406252