88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA
–UDALEKO HAUR ESKOLAK–

24-00246 gora jotzeko errekurtsoa, honako honen oinarrien kontra: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin dietista-nutrizionista / sukalde koordinatzailearen lanpostu huts bat

Gora jotzeko errekurtsoa. 24-00246 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnak epatzea. Errekurtso hori jarri zen kontra egiteko Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren Gobernu Batzarrak 2023ko abenduaren 19an emandako ebazpen bati. Ebazpen horrek hizpide zituen honako honen oinarriak: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin dietista-nutrizionista / sukalde koordinatzailearen lanpostu huts bat.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Izaskun Berasategi Zabalzak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuela, kontra egiteko Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren Gobernu Batzarrak 2023ko abenduaren 19an emandako ebazpen bati. Ebazpen horrek hizpide zituen honako honen oinarriak: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin dietista-nutrizionista / sukalde koordinatzailearen lanpostu huts bat.

Hala bada, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik) 10 egun baliodunean gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2024ko apirilaren 15ean.–Zuzendari kudeatzailea, Alfredo Hoyuelos Planillo.

Iragarkiaren kodea: L2406029