88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Etxeko gaien txikizkako merkataritza

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren Erregelamendua (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 9/2024/AACC.

Sustatzailea: Action Retail Spain SLU.

Jarduera: etxeko gaien txikizkako merkataritzako jarduera ezartzea.

Tokia: La Barrena industrialdea, Canal de Navarra kalea, alaka bidezko sarbidearekin Zaragozako errepidetik (32. poligonoa, 288. eta 455. lurzatiak).

Tuteran, 2024ko apirilaren 17an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2406185