88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hitzarmena, eguneko zentroa ezartzetik eratorri diren gizarte-zerbitzuak zuzenean kudeatu daitezen tokiko merkataritza-sozietate gisa. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen Esteribarren eguneko zentro bat ezartzetik eratorritako gizarte-zerbitzuak kudeatzeari dagokionez:

1. Hasiera batez onestea justifikazio-memoria eta dokumentazio osagarria, justifikatzeko gizarte-zerbitzuak tokiko merkataritza-sozietate gisa zuzenean kudeatzeko modua. Izan ere, gizarte-zerbitzuak etorri dira Esteribarren eguneko zentro bat ezartzearen ondorioz. Memoria eta dokumentazioa egin ditu azterketa batzorde batek, zeina horretarako izendatu baitzen 2023ko irailaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.

2. Onestea, lehenengo puntuaren ondorioz, gizarte-zerbitzuak kudeatzeko modua. Horrela, Esteribarren eguneko zentro bat ezartzetik eratorritako gizarte-zerbitzuak tokiko merkataritza-sozietate gisa kudeatuko dira.

3. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan argitaratzen denetik aitzina, partikularrek nahiz entitateek egokiak iruditzen zaizkien oharrak aurkez ditzaten.

4. Ahalmena ematea Guillermo Larrayoz Otazu Esteribarko Udaleko alkate udalburuari, edo legez hura ordezten duenari, behar diren dokumentu guztiak sina ditzan, aurretik erabakitako guztia betearazteko.

Esteribarren, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2406254