88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, honako honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena, 2024-2025 ikasturterako, Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako honetan: ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena, 2024-2025 ikasturterako, Zangozako Juan Francés de Iribarren Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko eta parte hartzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta 2/1995 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Zangozan, 2024ko apirilaren 16an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2406140