88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Espedientea: 132070F.

Titularra: Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA.

Jarduera: garajeko jarduera sailkaturako lizentzia.

Kokapena: kale Nagusia 7 eta 9, Cárcar. 5. poligonoko 27. eta 28. lurzatiak.

Cárcarren, 2024ko apirilaren 16an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2406102