88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Untzuko Kontzejuak, 2024ko apirilaren 8an egin bilkura irekian, erabaki zuen espedientea hastea zereala lantzeko herri-lurren aprobetxamendua adjudikatzeko, Txulapaingo 14. poligonoko 71. eta 96. lurzatietan, herritarrendako lehentasunezko adjudikazioaren bidez edo, bestela, zuzeneko adjudikazioaren bidez.

15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duen pertsona orok eskabidea aurkeztu dezan Kontzejuan, jarraikiz Nafarroako Toki Entitateen Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan ezarritakoari. Hala ere, eskabidea aurkezteko ezinbestekoa izanen da Untzuko Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzanezarritako baldintzak betetzea, bai eta adostutako baldintzak ere.

Untzun, 2024ko apirilaren 8an.–Kontzejuko burua, Cristina Aguinaga Mendioroz.

Iragarkiaren kodea: L2406048