88. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Egoitza elektronikoa sortzea

2024ko apirilaren 11n, M.ª Lourdes Lana Goñi alkateak ebazpen hau eman zuen:

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38. artikuluak honela definitzen du egoitza elektronikoa: herritarrek telekomunikazio-sareen bitartez balia dezaketen helbide elektronikoa, administrazio publiko baten titulartasunekoa.

Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 9. artikuluak (dekretu horrek erregelamendu bat onetsi zuen Sektore publikoa bitarteko elektronikoen bidez jarduteari eta funtzionatzeari buruz) gehitzen du egoitza elektroniko horren bidez eginen direla jarduketa eta tramite guztiak, baldin haien xede badira prozedura edo zerbitzu horiek non beharrezkoa den administrazio publikoaren identifikazioa eta, hala badagokio, interesdunaren identifikazioa edo sinadura elektronikoa.

Halaber, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluak ezartzen du egoitza elektronikoa sortzeko egintza edo ebazpena argitaratu beharko dela bai Nafarroako Aldizkari Ofizialean bai sarbide-puntu orokorrean, eta artikulu horretan ezarritako gutxieneko edukia izan beharko duela.

Horiek horrela, legezko xedapenak bete beharrez, bat etorriz martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 10. artikuluarekin (dekretu horrek Sektore publikoaren bitarteko elektronikoen bidezko jardunari eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua onesten du), eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluaren a) d) eta s) letrek Alkatetzari esleitutako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Allingo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, izan dadin herritarrek, telekomunikazio sareen bidez, eskura duten helbide elektronikoa, ezaugarri hauekin:

–Allingo Udala izanen da egoitza elektronikoaren aplikazio-eremua, bai eta Allingo Udalaren eta Allingo kontzejuen arteko hitzarmena sinatu duten kontzejuak ere. Izan ere, hitzarmen bat sinatu zuten egoitza elektronikoa modu partekatuan erabiltzeko.

–Egoitza elektronikoaren erreferentziako helbidea hau izanen da: https://sedeelectronica.allin.es, eta bertara sartu ahalko da zuzenean nahiz Udalaren Interneteko ataririk (https://allin.es).

–Egoitza elektronikoaren titulartasuna Udalari dagokio, eta hura arduratuko da kudeatzeaz eta herritarren eskura jarritako eduki eta zerbitzuez, bai eta informazioaren osotasunaz, egiazkotasunaz eta eguneratzeaz ere.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Allingo Udalaren web-atarian, iragarki-oholean eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera.

Hirugarrena.–Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Laugarrena.–Allingo Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Amillaon, 2024ko apirilaren 11n.–Alkatea, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2405940